Montessori Pedagogia

Montessori metodoa, XIX.mendearen bukaeran eta XX.mendearen hasieran sortu zuen Maria Montessori hezitzaile eta mediku italiarrak. Metodo hau sortzeko, arazo mentalak eta behar bereziak zituzten haurrekin egindako ikerketetan oinarritu zen. Honen ezaugarri garrantzitsuenak; haurraren autonomiaren garapena, mugak dituen askatasuna, psikologiaren garapen naturala errespetatzea eta garapen fisiko eta sozialak lantzea dira.
Haurraren jarduera gidatua eta irakaslearen behaketa klinikoa metodo honen oinarrian daude. Behaketa horren bidez, ingurunea haurraren garapen mailara egokitzen da. Horrela, metodo honen helburu garrantzitsuetako bat, ingurune estrukturatu batez eta auto-garapenaren bidez haurraren potentzialitatea askatzea da. Metodo honen sorreran, haurraren garapen integrala dago, konpetentzia intelektualak, fisikoak eta espiritualak lortzeko. Horretarako, garapen fisiko eta psikikoarekin lotutako oinarri zientifikoak dituzten jarduerak aurrera eramaten dira. Jarduera horiek eta helduen eta haurren arteko interakzioak Maria Montessoriren metodoaren ardatzak dira. Hori horrela, eskola ez da irakasleak bere ezagutzak transmitituko dituen eremu bat, baizik eta, material didaktiko espezifikoarekin egindako jarduera librearen bidez, haurraren inteligentzia eta garapen psikikoa bermatuko den tokia da eskola.
Montessori metodoak funtsezko bi elementu ditu:
Alde batetik, haur guztiek eta espezialki sei urte baino gutxiagoko haurrek, garapen mental garrantzitsua garatzen dutela zioen. Bere behaketetan oinarrituta, Montessorik uste zuen haurrentzat egokia den ingurunean askatasunez aukeratzen eta jarduten utzi behar zaiela, horrek beraien garapenean eragin positiboa baitu.
Beste alde batetik, “prestatutako ingurunea”, hau da, oinarrizko giza ezaugarriak eta haurren ezaugarri espezifikoak kontuan hartuta prestatuko ingurunea. Ingurunearen helburuak, eguneroko egoera guztietan haurraren autonomia garatzea eta beraien adinerako egokiak diren materialak eskura izatea dira. Egoki prestatutako inguruneak ondorengo ezaugarriak izan behar ditu:
  • Haurra eta bere beharrak kontuan hartzea
  • Edertasuna eta armonia
  • Garbitasuna eta ordena
  • Mugimendua eta ekintza ahalbidetzen dituen espazioa

Jarraitu