Gure zentroan ez dago uniformerik, haurrak nahi duten arroparekin etorriko dira, betiere askatasunez mugitzeko, katamar ibiltzeko, oinez ibiltzeko edo jolasteko arropa erosoa izango da.
Arropa nasaia aholkatzen dugu, leggin-ak, gerrian goma duten praka edo gonak, velcro-a duten zapatak, botoia edo kremailera duten jertseak, jakak edo berokiak, horiek haurraren autonomia errazten dute.