Gune bakoitzak bere adinari dagokion materiala dauka. Horiek, hezkuntza helburu zehatza eta indibidualekin Maria Montessorik sortutakoak dira. Material horiekin lan egiteak ahalbidetzen du: haur bakoitzaren garapen erritmoa errespetatzea, mugitzeko aukera, askatasunez esperimentatzea eta esploratzea, ingurune seguru eta egokian bere beharrak asetzeko.
Montessori materialak haurrak ikaskuntza prozesuaren protagonista aktiboak izanik, beraien beharrak asetzeko pentsatuta daude. Materialen lanaren errepikapenarekin kontzeptu berriak ikasiz joango dira, ikasitakoa ulertuz eta memorizazio lanik gabe.