Seaska
0-15 hilabete
Seaskako adin tartea 0 urtetik hasita haurrak segurtasunez eta modu autonomoan ibili arte irauten du.
Espazio lasaia eta segurua da haurrek esploratu dezaten prestatutakoa. Giro seguru honetan, haurrak errespetuz eta afektuz tratatzen dira.
Ingurune honetako xehetasun guztiak haurren garapena kontuan izanda aukeratu dira. Seaskako haurrentzako egokiak diren materialak eta jarduerak prestatzen dira. Beraien jakinmina eta garapena kontuan harturik txoko desberdinak eskaintzen zaizkie haurrei.
Seaskan ez dago errutina zehatzik ezarrita, haur guztiak desberdinak direnez eta erritmo desberdina dutenez horiek errespetatu eta arreta pertsonalizatua eskainiko zaie.
Haur Komunitatea
15-24 hilabete eta 24-36 hilabete
Haur Komunitateko adin tartea haurrak modu autonomoan ibiltzen hasten direnetik 3 urtera arte irauten du.
Haur Komunitatea esplorazioa bultzatzen duen espazioa da, haurren beharrei erantzuteko diseinatutakoa alegia.
Giro ordenatua eta lasaia da, xehetasun guztiak haurraren garapenaren erritmora egokituta daude. Eguneroko errutinak haurren beharrak asetzeko eta beraien autoestimua eta garapena bultzatzeko diseinatu dira.
Espazio honetan, giro seguru eta hezitzailea eskaintzen dugu. Horrela, haurren erabakitzeko eta mugitzeko askatasuna eskaintzen zaie beraien garapenean eta autonomian laguntzeko. Proposatzen diren materialak adin honetako haurren beharrak asetzeko aproposak dira. Burutzen diren jarduerak errealak dira, horiek beraien ingurua ulertzen laguntzen die.
Montessori gune honen helburua, hizkuntzaren garapena bultzatzea eta autonomia eta interakzio sozialetan trebetasunak eskuratzea da.